LA
OLIVAKO MONASTEGIA
Nafarroan hegoaldean (Zarrakaztelu-Carcastillo herrian), La Olivako Monastegia kokatzen
da.
XII. mendeko eraikina da, erromaniko
estilokoa nagusiki. Bere klaustro gotiko famatua oso interesgarria eta
aberatsa da.
Bere klima lehorrarengatik,
inguruarengatik, artearengatik eta lasaitasunagatik, espiritualtasunari eta gogoetari aukera
paregabea ematen dio.
La Olivan monje zistertarrak bizi dira
eta aintzinako ohiturei jarraituz, mendeak pasa ez direla ematen du. Hara
joanez gero, bertan haien denda txikia topatuko duzue, eta haien produktoak
eros ditzakezute: ardoa, gazta, pastak, liburuak eta abar. Ez ahaztu, eraikin
osoa patsadaz eta presarik gabe bisitatzea. Animo.
Hemen
duzue, Monastegiaren bisita batean ateratako argazki bilduma bat.
KLICKATU ARGAZKIEN GAINEAN,
HANDIAN ETA JARRAIAN IKUSTEKO
No hay comentarios:
Publicar un comentario