Azken urteotan, auzoak aldaketa ugari eta garrantzitsuak izan ditu, besteak beste, rotonda berria, errekatxoaren enkauzamendua, tren geltokiaren berritzea, bidegorri berriak, bai Errekaldera eta baita, Unibertsitateetatik barrena Donostiako zentrora doana.
Auzo lasaia, berria (berrogei bat urte) eta ondo komunikatuta dago. Bere tamaina eta ezaugarriengatik jendea orokorrean ondo ezagutzen da elkarri.
Auzoa iruditan ikusteko hona hemen argazki sorta hau, Añorga Txikitik Donostiko zentrora doan bidegorrian ateratako argazkiak dira, eta bertan auzoaren hasierako etxeak, Euskotreneko tren geltokia eta Gorga Erreka ikusi daitezke.
Argazkiok, 2014ko negu bukaerako egun argitsu eta zoragarri batean ateratakoak dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario